1596-03-31 / 1650-02-11
Rene Descartes
Descartes, René. Filosofo eta matematikari frantsesa (La Haye, Touraine, 1596 - Estokolmo, 1650). Jesuitetan ikasi (La Flèche, 1606-1614) eta batxilergoa eta Zuzenbide agiria lortu ondoren (1606), Holandan ibili zen soldadu, Orange-ko printzearen agindupean. Bavariako dukearen soldadu gisa Europa osoan ibili ondoren, Parisa joan (1625-1628) eta Regulae ad directionem ingenii (Izpiritua gidatzeko arauak) obra idatzi zuen bertan (1628). Holandara jo zuen gero (1629), eta hantxe egin zituen hogei urte. Galileoren kondenaren ondoren (1633) ez zen bere Traité du monde (Munduari buruzko tratatua) argitara ematen ausartu. Alabaina, 1637. urtean azaldu ziren Discours de la méthode (Metodoaren diskurtsoa) eta obra hori osatzen zuten hiru saiaerak, (Dioptrique, Météores eta Géométrie). Hauen ondotik azaldu ziren Méditations métaphysiques (Metafisika gogoetak, 1641), Principes de philosophie (Filosofiaren oinarriak, 1644) eta Passions de l'âme (Arimaren grinak, 1649). 1649. urtearen amaieran Suediara joan zen, bertako Kristina erreginak deituta. Hurrengo urtean hil zen Descartes alborengoak jota (1650). n Aurreko eskolastikarekikoak etenez, Descartes-ek giza arrazoia baizik ez zuen onartzen zientzian. Silogismo eskolastikoak erabat kritikatuz, oinarri matematikoa zuen metodoa proposatu zuen. Matematikaren erabilpenak geometria analitikoaren sorrera ekarri zuen eta aljebra aplikatu zion antzinakoen geometriari. Matematikaren bitartez zehaztu ahal izan zuen errefrakzio legea optikaren alorrean. Lege hau bera aplikatu zuen, ez akatsik gabe, beste alor batzuetan (biologian, medikuntzan, psikofisiologian —makina-animaliaren teoria—) eta geometria mekanismo baten oinarriak zehaztu zituen. Era berean, jakintzen garapenak filosofia molde berri baten oinarri sendoa behar zuen Descartesen ustez. Zalantza metodikoak (era guztietako aurretikako iritzien aurrean jarrera kritikoa) «Je pense donc je suis» («Pentsatzen dut, beraz banaiz») hartara eraman zuen, bere sistemako lehen egia gisa. Descartes-en arabera, egia hartatik datoz, berezko ideien teoriari jarraiki, gainerako egiak: arimaren eta gorputzaren arteko bereiztasuna, Jainkoaren izatea. Descartes, beraz, idealismo modernoaren sortzailea izan zen, sujetuan oinarrituriko filosofia urratu zuen eta, era berean, materialismo mekanizista geometrikoari bidea eman zion filosofiaren alorrean. Teoriaren zorroztasuna eta praktikaren arrazionaltasuna dira pentsamendu horren batasunaren oinarriak. Descartes-en iritziz, filosofia bera zuhurtasunaren ikerketa eta On Gorenaren bilaketa da. Giza grinak menderatu eta zuzendu behar zirela zioen modu berean, izadiaren jabe eta maisu bihurtu zuen gizona, zientziari eta teknikari behar zuten garrantzia eman zielako. Descartes-en filosofiak (kartesianismoa) berebiziko eragina izan zuen Europan XVII. mendean.
Apirilak 03: Roland Barthes Dolu-egunerokoa Bilbon
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
itzul.: Xabier Monasterio
Aiora Sampedro
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
itzul.: Fernando Rey
Nagore Fernandez
Girgileria
Juana Dolores
itzul.: Maider Ramirez
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred D?blin
itzul.: Anton Garikano
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
itzul.: Enara San Juan Manso
Amaia Alvarez Uria
Arturoren uhartea
Elsa Morante
itzul.: Koldo Biguri
Asier Urkiza
Arrabioen gerra
Karel Capek
itzul.: Koro Navarro
Jon Jimenez
Negu batez Mallorcan
George Sand
itzul.: Miren Arratibel / Aintzane Atela
Aritz Galarraga
Trilogia
Jon Fosse
itzul.: Joannes Jauregi
Hasier Rekondo
Amok
Stefan Zweig
itzul.: Aiora Jaka
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
2025 Martxoa
Friedrich H?lderlinen urteurrena
<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema
2025 Otsaila
2025 Urtarrila
Derek Walcott/Nijole Miliauskaite
Zubia elurretan
2024 Abendua
Juan Ramon Jimenez
Hamabi poema
MPK bildumak 10 urte (Biziei ere omen)
Manuel Vazquez Montalban
Poesia kaiera
2024 Azaroa
Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak
2024 Urria
2024 Iraila
Aurora Bertrana
Papeete modernoa
2024 Abuztua
2024 Uztaila
Katherine Mansfield
Hamalau poema