1868-03-28 / 1936-06-18
Maxim Gorki

Gorki, Alexis Maximovitx Petxkov. (Maxim deitua). Errusiar idazlea (Nijni-Novgorod, 1868 - Mosku, 1936). Lanbide ugari izan ondoren, Nijni-Novgorod-eko legegizon baten laguntzaile izan zen. 1892an argitaratu zen haren lehen eleberria, Makar Tchoudra, arrakasta handia izan zuen elezahar erromantikoa. Bigarrenak ere, Tchelkach, (1895) oso harrera ona izan zuen. Ipuin errealistak idatzi zituen ondoren. Bere pentsakera filosofiko eta sozialista azaltzeko idatzi zituen ondorengo obrak: Foma Gordeiev (1899), Haien arteko hiru (1900-1901), Ama (1907, bere obrarik ezagunena eta iraultzaileena), Aitorpen bat (1908), Okurov hiritxoa (1909), Matvei Kojemakinen bizitza (1910). Antzerkigintzan ere arrakasta lortu zuen: Burgeskumeak (1902), Sakon ilunak (1902). 1905ean atxilotu zuten; kartzelan Etsaiak antzerkia idatzi zuen (1906), klase arteko borrokari buruzko lana. Zuen ospeari esker urtebete geroago askatu zuten eta atzerrira joan zen, eta Estatu Batuetan eta Italian izan zen. Caprin Haurtzaroa (1913) idatzi zuen, bere haurtzaroko gertaera gogorrak kontatzen dituen lana, eta haren ondoren Oroitzapenak (Tolstoi, Korolenko, Txejov, Andreiev-i buruzkoak). Burgesiaren gainbehera deskribatzen duten zenbait obra ere idatzi zituen, haien artean Vassa Jeleznova (1910). Iraultzaren ondoren Sobiet Batasunera itzuli zen, kulturaren babesle izan nahirik. Baina 1921ean Sobiet Batasuna utzi behar izan zuen eta Alemanian eta Italian (1928 arte) ibili zen. Autobiografia lanak idazten jarraitu zuen: Egunkariko oharrak (1924) eta Nire unibertsitateak (1925). 1929an itzuli zen Sobiet Batasunera, eta 1936ean hil zen. Gorki erromantiko errealista izan zen; bera da munduko literaturan eraginik izan zuen lehen idazle "sozial" errusiarra.
Eskale filosofoa
itzul.: Xabier Galarreta
Hiria, 2004
Samovar
itzul.: Ainhoa Aristondo
Aizkorri, 1997
Azaroak 05: Kamala Das eta Jorge Luis Borges Munduko Poesia Kaierak bilduman
Azaroak 17: Anne Sexton poema irakurraldia Azpeitian
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur