euskarari ekarriak

1.356 idazle / 3.551 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

-106-01-03 / -043-12-07

Zizeron


Zizeron, Marco Tulio. Erromatar idazlea eta politikaria (Arpino, K.a 106 - Formies, K.a. 43). Jatorri xumeko familia batean jaio zen, nahiz eta belaunaldiz belaunaldi aberastasun handia bildua zuen. Filosofia heziketa bikaina izan zuen, Erroman. Bertan, Antoniorekin eta L. Crasorekin jarri zen harremanetan. Horregatik, hasiera-hasieratik Senatuko Aitonen semeen alderdiaren babesean aritu zen. 81. urtean lehen hitzaldia egin zuen: Pro Quinctio. Handik urte betera arrakasta handia izan zuen Roscio Ameriakoa aldezteagatik, Silaren aurka. Handik berehala Greziara joan zen, eta Atenasen Antiokoren, Askalonen eta Zenonen ikasle izan zen. 78. urtean, Sila hil zelarik, Erromara itzuli zen, eta 76an Siziliako kuestore aukeratu zuten. 70ean, Caio Verres-en aurkako hitzaldiak egin zituen, ustelkeriagatik salatua izan baitzen, Sizilian. Auzia irabazi eta Zizeronen ospea handituz joan zen. 63an kontsul izendatu zuten, eta paper garrantzitsua jokatu zuen Catilinaren matxinada agerian jarri eta salatzen. Lau hitzaldi egin zituen Catilinaren kontra, ospe handikoak; baina legez kanpo jokatu zuelako salaketapean atzerrira joan beharra izan zuen (58). Urte bat egin zuen atzerrian, baina gero ohore guztiekin itzuli zen berriz Erromara. Handik aurrera idatzi zituen idazlan nagusiak, noiz behinka parte hartzen zuela Zesarren, Ponpeioren eta Crasoren aginte hirukoitzaren garaiko politika giroan. 55ean De oratore argitaratu zuen; 51an, De republica bukatu zuen; 51-50 bitartean prokontsul izan zen Sizilian. Handik Erromara itzulita, zalantzan ibili zen, Zesarren alde edo Ponpeioren alde egin Gerra Zibilaren bezperetan. Gerra piztu zelarik, Ponpeioren alde jarri zen. Hala ere, Zesarrek irabazi zuenean barkatu egin zion, eta Zizeronek gerran Ponpeioren alde ibili ziren beste batzuk ere barka zitzan ospe handiko hitzaldiak egin zituen senatuaren aurrean. Handik aurrera, ez zuen inoren alde parterik hartu, eta, beharbada, horregatik ez zuten taldean hartu Zesarren kontrako matxinadan (44). Hala ere, bere gutunetan agertzen denez, pozik hartu zuen Zesar hil zutelako berria. Politikara itzuli zen, eta hitzaldi sail bat egin zuen (Filipikak) Antonioren aurka, eta Octavioren alde. Bigarren hiruetariko agintea osatu zelarik, esetsia izan zen. Itsasoz Grezia aldera ihesi zihoalarik, Antonioren osteek preso hartu zuten eta bere buruaz beste egitera behartu zuten. Zizeronenak dira, halaber: De inventione, Brutus, Orator, De legibus, De amicitia, De senectute, De finibus, De natura deorum, De oficiis.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Errepublika

itzul.: Gudalupe Lopetegi

EHU, 2005

Limes 3

Kikeroren eskutitzak

itzul.: Juan Anjel Etxebarria

San Antongo katekesia, 1965

Euskal argitalpenak 38

Adiskidetasuna (4)

itzul.: Bingen Ametzaga

Euzko-Gogoa, 1954

Adiskidetasuna (3)

itzul.: Bingen Ametzaga

Euzko-Gogoa, 1952

Adiskidetasuna (2)

itzul.: Bingen Ametzaga

Euzko-Gogoa, 1952

Adiskidetasuna (1)

itzul.: Bingen Ametzaga

Euzko-Gogoa, 1952

Hitzorduak

Urtarrilak 21: Hamairu ate Iruritan

Urtarrilak 24: Cortazarren Antologia apetatsua Tolosan

Urtarrilak 25: Gerrak ez du emakume aurpegirik Gasteizen

Otsailak 14: Tristezia, zer berri Bilbon

Otsailak 15: Kristo irakiarra Zestoan

Azken kritikak

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

itzul.: Irene Aldasoro
Joannes Jauregi

Xala
Cynthia Ozick

itzul.: Koro Navarro
Aiora Sampedro

Gizakia zentzu bila
Viktor E. Frankl

itzul.: Lontxo Oihartzabal / Miren Arratibel
Igor Elordui Etxebarria

Begirada
Jean-Paul Sartre

itzul.: Juanmari Agirreurreta
Joannes Jauregi

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

itzul.: Garazi Arrula Ruiz
Peru Iparragirre

Nagusia kanpoan bizi da / 1928ko martxoaren 15a
Takiji Kobayashi

itzul.: Hiromi Yoshida
Joannes Jauregi

Testamentua
François Villon

itzul.: Matias Mugica
Jose Luis Padron

Testamentua
François Villon

itzul.: Matias Mugica
Aitor Francos

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

itzul.: Iker Sancho
Peru Iparragirre

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak
Nikolas Kazantzakis

itzul.: Luis Berrizbeitia
Aiora Sampedro

Azken sarrerak

2018 Urtarrila

Hainbat egile
Hamahiru ate

Dr. Atl
Beila

2017 Abendua

Fatima Mernissi
38 talla da harem-a

Qissat. Palestinako emakumeen ipuinak

2017 Azaroa

Shuntaro Tanikawa
Zazpi poema

Hoda Ablan
Zazpi poema

2017 Urria

Lluis Llach
Sei kantu

Jose Rizal
Nire azken adioa

Seamus Heaney
Poema antologia

Rosalia de Castro
Poema antologia

Chuya Nakahara
Poema antologia

Inge Müller
16 poema

2017 Iraila

Carson McCullers
Jockeya

Alfonso R. Castelao
Nos / Gu

Jean Genet
Lau orduz Xatilan

Walt Whitman
Belar hostoak (zazpi kantu)

2017 Abuztua

Charles Baudelaire
Zortzi poema

W.B. Yeats
Hamar poema

Langston Hughes
Zazpi poema

2017 Uztaila

Gloria Fuertes
Antologia

Roberto Arlt
Hiru aguafuerte

Assata Shakur
Bost poema

2017 Ekaina

Jordi Badiella
Poemak

Juan Goytisolo
Sugarrak, hausterreak, desmemoria

Gwendolyn Brooks
Rudolph Reeden balada

Rosario Castellanos
Hamahiru poema

2017 Maiatza

Monique Wittig
Pentsamendu heterozuzena

Langston Hughes
Etxea

Carlos Casares
Idazle didaktiko bat

Sakutaro Hagiwara
Bost poema

[Sarrera guztiak ikusi]