ZER DA ETXEA?
Mosab Abu Toha

What is Home?
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2023

 

Zera da etxea:

 

Nire eskola-bideko zuhaitzen itzala, beren zuztarretik atera aurretik

Nire aitona-amonen zuri-beltzezko ezkonargazkia harresiak eraitsi aurretik

Nire osabaren otoitz-tapiza, non dozenaka txindurrik egiten zuten lo negu-gauetan, ebatsi eta museo batean jarri aurretik

Nire amak ogia egiteko eta oilaskoa erretzeko erabiltzen zuen labea bonba batek gure etxea erraustu aurretik

Kafetegi hura, non futbol partidak ikusten nituen, eta jokoan aritzen…

Nire haurrak gerarazi nau: Gorde al dezake hori guztia bost hizkiko hitz batek?

 

ZER DA ETXEA?
Mosab Abu Toha

What is Home?
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2023