![]() |
HARPA EHULEAREN BALADA Seme, esan zidan amak, ni belaun azpiko ume, arropa behar duzu zuk eta ez daukat trapu bat ere
Etxean ez daukagu ezer zuri egiteko galtzarik ez aizturrik oihala mozteko ez eta josteko haririk
Etxean ez daukagu ezer ogi mehea bakarra. Eta inork ez digu erosiko emeburuko harpa. Hura amaren axanpa!
Udazkena hasi berria. Udazkenaren azkenerantz seme, esan zidan, zu ikusita odola zait zainetan gatz Arropa azpian nabarmen omoplatoak argal txiki. Jakaren bat non bilduko duzun Jainkoak bestek ez daki.
Beharrik genuen, seme, zure aita lurpera. Ez da etortzen ahal bere semea nola dudan ikustera! Eta soinu latz bat zuen atera
Negua heldu zen eta joan zitzaigun udazkena. Ez neukan galtza parerik ez eta brusan izena
edo jolasten kalera. Eta gainerako mutikoek bidean gora aurrera
Seme, esan zidan amak, zatoz, jarri belaunean ordu erdiz eta gehiago nik neure hanka luze haiekin zoruan narras bi zango ken ken ken ken, ken ken ken ken! O, ordu betearen erdian zer zoriontsuak ginen!
zer jendearen esana egun osoan niri kantari ama ni egun osoan lo zoro gizon denen alamena. Erregaia urri zebilen eta garesti jatena gure atean zer ulu! Aulki guztiak surtara eta zoru gainean gu
Apurtezineko aulki bat han geneukan bakarra. Eta emeburuko harpa ez zuen hartuko inork jotzeko edo errukior.
Eguberri aurreko gaua! Hotzak egin nuen negar negar lo hartzeraino iduri neukala urte bat
Eta gauaren minean handi sumatzen nuen ama maitasuna begietan goitik behatzen zidala
Besaulki eder batean ikusi nuen ama jarria, ez dakit nik nondik sortua zen heltzen zitzaion argia ekarririk bizkarrera
Zurda mehe altuetan zalu, haren eri meheak ehun-ehun-ehunka aritu ziren distirazko milaka hari iragan ziren zurdetan zehar mehar
Eta urrezko hariek ziztu amaren eskuan barna. Oihala handitzen ikusi nuen eta hedatzen aztarna.
Eta ehuntzen amaituta horra haur baten jaka. Zoruan ipini eta beste bat ehundu zuen berehala.
Ehundu zuen ikusgarrizko kapa gorri eder bat. Erregearen semeak behar du esan nuen, ez da enetzat: banekien zela enetzat! Ehundu zuen galtza parea egundoko azkarrez! Ehundu zuen bota parea eta kapelua hiru adarrez
Ehundu zuen eskularru parea ehundu zuen brusa motz bat, Ehundu zuen gau osoan ilunenean, bai, hotzak.
Nola lan hala kantu eta harpa zurdak mintzo ahotsa zutela zindo haria zutela tinko… Goizean zer ikusiko?
Ama jarria zegoen harpa ekarria bizkarrera hemeretzi urteko zela egunik ere ez gainera
Burua zeukan argiz ezpainak zeuzkan irriz eta harparen zurdetan eskuak hotzaren hotzez hilik
zeruari bekoz beko errege baten jantziak zeuden. Ene neurri bereko.
HARPA EHULEAREN BALADA |