|
NOCTURNE Gilloi-txoriaren korroka nire belarrian hilbetea labore buruaren gainean; nire atsegintasuna gauaren uda, Harana baso sutearen ketan estaltzen da. Ez naiz pozten, ezta samintzen, hasperenetan; baina ekar iezadazue basoaren iluntasuna; eguna itotzen duen laino aztarna, mendilerro haizetsuaren aztarna, lo eginez, bizki-ezkiloreen usain gozoak eta uraren itzalak; horietatik nire bihotzeko abestia egiten dut.
Neskatxa, udako belarra, zuri abesten dizut, bire bihotzaren isiltasun handia, nire erlijioa doinuetan aterako da, Haritzaldaxkako buruntza ederra, berria.
Ez daukat gehiago joateko ardurarik, nire eskuan atsegintasunaren urrea; murriztu da nire inguruko bizitza; denbora gelditzen da, haize-orratza lotan dago; nire aurrean ilunabarreko bideak etxola ezezagunera eramaten du.
NOCTURNE |