![]() |
INTERNAZIONALA
Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea! Nekez ginen elkarganatu indazu albiristea! Gertatuak ez du ardura, jende esklabua jaiki! Aldaketak datoz mundura, nor den herriak badaki.
Oro gudura, hala! Bihar izan dadin Internazionala gizonaren adin.
Goitik ez dator salbatzerik: jainkorik, ez erregea... Gu ez gaitzake gal azerik. Hau da gizonen legea! Lapurra xeha dadin edo har dezan bere zoria, hauspoa eraginez gero jo bedi burdin goria.
Oro gudura, hala! Bihar izan dadin Internazionala gizonaren adin.
Bere zeruan atseginez aberatsak ez du gaitzik: Zer egin du, egarri minez lana arrobatu baizik? Gaiztaginen kutxetan dago gure lanaren fruitua hartuko dugu gehiago: zorra eta korritua.
Oro gudura, hala! Bihar izan dadin Internazionala gizonaren adin.
Estatuak hondatzen gaitu bere tribut berriekin, aberatsa gizentzen baitu pobreen izerdiekin. Asko zurrupatu gaituzte, berdingoaren izenak. Berdin omen zituen uste beharrak eta zuzenak.
Oro gudura, hala! Bihar izan dadin Internazionala gizonaren adin.
Soldaduek ere eginen dute protesta ederra! Tiranoaz herabe ginen! Guri bake, hari gerra baldin jan nahi bagaitu gu, herriaren haragiak tirokatu behar ditugu beraren buruzagiak.
Oro gudura, hala! Bihar izan dadin Internazionala gizonaren adin.
Langile nekazari gara alderdi trabailaria, Lurra gure herentzia da. Hil bedi harraparia! Bela putre gaitzak gogara garagiaz ase dira. Ihesi doaz, eta horra eguzkiaren dirdira.
Oro gudura, hala! Bihar izan dadin Internazionala gizonaren adin.
INTERNAZIONALA |