IZAN DEZAGUN ADOREA
Jordi Cuixart

Tinguem coratge
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2019

 

Kerouacek dio “sentitzen duzun horrek bere forma hartuko du azkenean”.

Leone Ginzburgek Nataliari azken gutuna idatzi zion egunean

    gizateria guztia hunkitu zen.

Zu eta biok olatu ginen agian, geure halabeharrean libre,

surfean izatearen zorigaitzen artean,

minaren truke itxaropena nahi,

kreazioaren edertasunari so.

 

Baina dagoeneko ezer ez da normala izango,

inoiz guztiz hala izan ez bazen ere.

 

Tama ibaia Tokion behera,

Thereminak dardar egiten du Bukaresten.

 

Et je l’aime encore plus, japoniar ekinoziotik.

Non oihu betean diogun: ostrak eta xanpaina nahi dugu!

 

Zezen-plazan, parerik gabeko kartela.

Eta Cavalleriako itsasargian, egunaz arduratzen bagara,

bizitza galduko dugu.

 

Tama ibaia Tokion behera,

Jeff Buckleyk Hallelujah-i ekin dio,

eta adiskidetasunari Françoise Hardyk.

 

Van Gogh Txinako Expoan gorde da.

Izan ere “batzuetan herri baten indarra familia bat da,

borrokan ari dena elkarren ondoan eusteko”.

 

Kanta dezala Eric Arthur Blairrek Puntí eta hodei eder bat.

 

Izan dezagun adorea.

 

Lledonerseko kartzelan, 2018ko abenduaren 27an.

 

IZAN DEZAGUN ADOREA
Jordi Cuixart

Tinguem coratge
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2019