![]() |
KORTA Gauerdia allegatzean, Haurrak negar egitean, eun bestiak itzartu ziren ta korta bizi egin zen.
Eta urbiltzen ziren danak: lepoak eta joranak, oihana aizean bezala, Haurragana luzatzen.
Idi batek areistian jarri zion aurpegian musturra: Bere begiak ihintz biguna ziren.
Ardi baten artileak berotuz Hari hesteak, ta eskua bi ahuntzamek milikatu zioten.
Faisanak eta oiloak, antzarak eta zozoak, kortako paret guztiak estaldu zizkiguten.
Faisanak ziren bajatu, Haurra gainean pasatu zituzten bere buztanak; eta antzarek atontzen,
zizkiotela lastoak, hantxe zebiltzan zozoak jaio-berriarentzako estalki bat izaten.
Ta Birjina adar-artean, hasnasa zuri tartean, bere Seme hartu ezinik zohan eta zetorren.
Laguntzan dator Senarra, ezpainetan irriparra. Oihana aizean bezala korta pozgarria zan.
KORTA |