euskarari ekarriak

253 idazle / 534 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T V W X Y Z  

Azken kritikak

1908-01-09 / 1986-04-14

Simone de Beauvoir


Beauvoir, Simone de. Frantses idazlea (Paris, 1908 - Paris, 1986). Goi-burgesiako familia batean sortua, gaztetatik familia giroko tradizioak eta fedea alde batera utzi zituen. Filosofia irakasle izan zen Marseillan, Erruanen eta Parisen. 1943an irakaskuntza utzi zuen bere lehen eleberria (L'Invitée) agertzean. Harez gero, bidaia anitz egin zuen, saio soziopolitiko batzuen iturri gertatu zirenak: L'Amérique au jour le jour (1948); La Longue Marche (1957), orduko Txinari buruzkoa. Sartreren bizilaguna, beronen pentsamenduarekin ere bat eginik, Beauvoiren lanek mezu bereziak dituzte, edozein jenero darabilela ere (eleberria, saiakera edo biografia), helburu etiko filosofikoak dira haietan nagusi. Gizonaren askatasuna erabatekoa ez dela adierazi nahiz, pertsonen arteko harreman zailak azaltzeari ekin zion, gizon eta emakumeen arteko benetako harreman zuzenak finkatzen saiatuz: Le Deuxième Sexe (1949). Goncourt saria merezi izan zion Les Mandarins (1954) eleberrian intelektualen konpromezu politiko eta moralaren auzia lantzen du. Pour une morale de l'ambigüité (1947) saioan ere gai horixe bera darabil. Etika horren bilaketa ere Beauvoireren eleberrigintzaren eta idazki autobiografikoen gaia da: Les Mémoires d'une jeune fille rangée (1958); La Force de l'âge (1960); La Force des choses (1963); Une mort très douce (1964). Haren lanetan tradizio eta konformismoarekiko hausnarketa kritikoa islatzen da, baita bizitzaren distira anitzarekiko maitasun bortitza ere. La Vieillesse (1970) eta Tout compte fait (1972) dira bere azken lanak.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Bigarren sexua

itzul.: Irene Arrarats

Elkar / Jakin, 2019

Besteen Odola

itzul.: Oier Alonso

Ibaizabal, 2000

Literatura Unibertsala 89

KRITIKAK

Besteen odola – Javier Rojo, El Correo (2001-12-12)

Besteen odola – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2001-08-11)

Besteen odola – Oier Guillan, Gara (2001-06-02)

Hitzorduak

Azaroak 22: McKenzie Wark Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza Iru?ean

Azaroak 28: Olga Tokarczuk Erabili goldea hilen hezurren gainetik Erronkaribarren

Azaroak 28: Amelie Nothomb Katilinarenak Donostiako Txantxerreka gaztetxean

Azken kritikak

Neska baten memoria
Annie Ernaux

itzul.: Aiora Jaka
Asier Urkiza

Neska baten memoria
Annie Ernaux

itzul.: Aiora Jaka
Paloma Rodriguez-Mi?ambres

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith

itzul.: Garazi Ugalde
Nagore Fernandez

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

itzul.: Leire Azkargorta
Jon Jimenez

Detaile xume bat
Adania Shibli

itzul.: Aitor Blanco Leoz
Irati Majuelo

Azken sarrerak

2019 Urtarrila

Rosa Luxemburg
Gutunak Sophie Liebknechti

2018 Urria

Ineko Sata
Galtza pare bat

Alejandra Pizarnik
Poesia kaiera

2018 Abuztua

Hiru poeta
Autobiographical

Dareen Tatour
Lau poema

Warsan Shire
Lau poema

2018 Uztaila

Scholastique Mukasonga
Emakume oinutsa

Hanan Al-Xhaikh
Eroaldi bat

2018 Maiatza

Pita Amor
Zazpi poema

[Sarrera guztiak ikusi]