Hegada eta desioa
Vicent Alonso

euskaratzailea: Dani Salaberri
Zubizabal, 3, 2000. urtea
Del vol i del desig-etik

 

 

               I

 

                  Perquè l'obscur és fertil

                  I tothora hi alenen paraules

                                              Josep Palacios

 

 

 

Denboraren azala urdintzen duten

itzalaren tolesdurak,

ixilaren hozkadurak.

Baina betiera argia da eta bizi

da hondarra baino harago, hitzak

argi-ilunaren babesean airea hartzen dutenak.

 

 

Begira pendulua, gaua eta

makala

oraintxe arratsez orriak galtzen ari dena.

 

 

         II

 

                  La conscience a horreure de vide

                                              Paul Valery

 

 

Altzifresaren itzalak harrituko banindu,

zalantza izango nuke

edo astigarrak, ixilean hasten denak,

ilargirantza itzulirik.

 

Ur kristala:

itzalen ohean geldirik den ibaia.

 

 

         III

 

Baina urak astigarra inguratu du,

altzifres zaharra, kraterrak, eremua...

eta ibaiaren aurka bidali ditu hitzak.

 

Lokatzan galtzen dira, ala isilarentzat

maneatu ote dira?

 

 

         IV

 

Irudirik gabe paisaia:

itxaso berria, irudiak, susmoak.

 

Baina kiribilaren erdian irauten duzu,

ispilurik ez, isila baino.

Eta ametsaren misterioak eta argi-ilunak

irudikatzen duzun

lurrin sakona ekartzen dizute.

 

Mugaz hona

orduek krisantemoaren zuria dute.

 

 

         V

 

Itzalen itzal:

argi-ilunak adierazten duen patua

eta egunen kraterraren sua

 

Grina eta hitza.

Harri urtuen ibaietatik

sortzen dira denboraren mugak,

hain berri, hain izugarri!

 

 

         VI

 

Begiratu:

isilaren artean

amarauna aurkitu.

 

Zuri eta egosi.

 

Hondarrean jarriko dugu, agian

arrats beheraren ezkon-ohea.

 

Nireak ala zureak, ote begiak?

 

 

         VII

 

                  und über dem Wasser ein Wort...

                                              Paul Celan

 

 

Ura harria da

eta erramuak eta kresala eta hondar

urdinezko oroimenak

 

Eta zer ardura du zirkuluak galduz gero

begiradaren hondoan?

 

 

         VIII

 

Ezustezko hegaztia

eta arratsa lehertzen da begirada

ezinezkoan.

 

Zerutik jaitsiko balitz,

zein akaziatik jausiko litzateke

heriotzaren zurbila?

zein leiarraren atzean tiraren airea?

 

Eta hegada betikoa balitz?

 

 

         IX

 

Itzalaren bihotzean,

patu eta itxaropenaren kolpez,

sua berpiztu dut laztanez,

eta kraterrez begiak sortu ditut argi zurian.

 

Izua dagit

aurreratzen duzun beste infernu baten subiziak.

 

Begiradarik gabe itzuliko zara?

 

 

         X

 

Hitza eta begirada:

hainbat oroirenen argi

epeldua itzultzen digun ispilu zaila.

 

Itsua eta isila:

itzalen

bestaldean erretzen duen suaren gripa.

 

Zein errautsetatik aire berria?

 

Hegada eta desioa
Vicent Alonso

euskaratzailea: Dani Salaberri
Zubizabal, 3, 2000. urtea
Del vol i del desig-etik