Sorgin ehiztaria
Sechu Sende

euskaratzailea: Txerra Rodriguez
armiarma.eus, 2015

 

 

1

 

      Istorio hau 2008ko abuztuaren 16an hasi zen. Egun horretan Maria, Alfonso eta Tiago txikia (garai hartan lau hilabete baino ez zituen) bisitatu nituen, Soldom auzo txikiko euren etxean, Volta Grande do Courel-en.

      Istorio hau galdera batekin hasi zen: Eta hemen inguruan etxerik saltzen al da? Mariak alboko etxea seinalatu zuen atzamarrarekin: Hori... salgai dagoela esaten dute. Ondoko orrian dago etxeari momentu horretan egin nion argazkia. Klik horrekin eman zitzaion hasiera istorio honi.

 

 

      Segundo batzuk pasatu ostean, Mariak atzamarra jaitsi eta esan zuen: Baina esaten dute jabea Kalifornian bizi dela. Baliteke hilda egotea.

 

 

Sorgin ehiztaria
Sechu Sende

euskaratzailea: Txerra Rodriguez
armiarma.eus, 2015