Heriotza iragarritako baten kronika
Gabriel García Márquez Aracataca izeneko herrian (Magdalena, Kolonbia) jaio zen, 1928ko martxoaren 6an. 1936 urtera arte sorterrian bizi izan zen amaren aldeko aitona-amonekin. Barranquilla-n hasi zen batxilergoa egiten; Zipaquira-ko Lizeo Nazionalean bukatu zuen zeingehiagoka irabazi bekarekin. 1947 urtean, Zuzenbidea ikasteko asmotan, Bogota hiriburuan Universidad Nacional de Colonbian sar eta orduantxe hasi zen bere lehen ipuinak argitaratzen Bogotako El Espectador egunkarian. Garai horretakoak dira bere lehen kontuak gero Ojos de perro azul liburuan bilduko zirenak. 1948 urtean Cartagena hirira joan zen bere ikasketei segida ematera eta hantxe hasi zen kazetari karrera egiten ere. 1950 urtean Barranquilla-ra. Urte horietan El Universal eta Heraldo de Barranquilla izeneko egunkarietan kolaboratu zuen «La Jirafa» izeneko sail finkoan. 1954 urtean, Bogotan, El Espectador deitu egunkariko erredakzioan sartu zen zine-kritikak eta erreportaia luzeak idatziz. 1955 urtean Un día despues del sábado-rekin ipuin sariketa nazionala irabazi zuen. La Hojarasca bere lehen nobela argitaratu zuen eta Relato de un naúfrago kronika. Europara doa El Espectador-aren berriemaile bezala, zeina handik pixka batera Gustavo Rojas Pinilla diktadoreak itxiarazi egingo duen. 1956 urtean Parisen bizi zen eta 1957 urtean Ekialdeko Europatik barrena ibili batetik bestera. Urte berean Caracas-era joan zen Revista Momento delakoan kazetari gisa lan egitera eta 1958an berriro Kolonbiara Mercedes Barcha-rekin ezkontzera Barranquillan. Bi seme izan dituzte, Rodrigo eta Gonzalo. Revista Mito-n El Coronel no tiene quien le escriba argitaratu zuen. 1959 urtean, Bogotan, Prensa Latinaren korrespontsala da, kubatar agentzia berriemailea bera. 1960 urtean Prensa Latina-rentzat ari da lanean Kuba eta New York-en. 1961-67 bitarte horretan Mexikon bizi izan zen kazetari bezala lan eginez eta zine gidoiak idatzi zituen (El gallo de oro, Tiempo de morir). 1962 urtean La mala hora (Premio Esso literatura sailean) eta Los funerales de la Mamá Grande argitaratu zituen. 1967 urtean argitaratu zuen bere obrarik famatuena, Cien años de soledad. Italian Chianchiano izeneko saria lortu zuen Cien años de soledad nobelak eta Frantzian urte hartako kanpotar libururik onena bezala jo zen. Hirurogeiko hamarkadan argitara eman ziren hamabi liburu onenen artean sartu zuen iparramerikar kritikak. Handik bi urtetara La increíble y triste historia de la Cándida Erendira y de su abuela desalmada eman zuen argitara. Urte berean Venezuelan Premio Rómulo Gallegos izenekoa lortu zuen, MAS-ek (Movimiento al Socialismo) emana. Kanpotar liburuentzat ematen zen Premio Internacional Neustadt ere lortu zuen. 1971 urtean New York-eko Columbia Unibertsitateak Letra sailean doktore «Honoris Causa» izendatu zuen. 1973 urtean Cuando era feliz e indocumentado publikatu zuen Caracasen egin zuen bere bizimoduaz. 1974 urtean Revista Alternativa eraiki zuen Kolonbian. 1975 urtean El Otoño del Patriarca eman zuen argitara eta Mexiko eta Bogotara doa bizitzera non kazetari gisa idazten segituko duen Txile, Kuba, Angola, Nikaragua eta Vietnam-ez zenbait aldizkari eta egunkaritan. Crónicas y reportajes liburua argitaratzen du. 1980 urtean, berriro ere sail finkoa hartzen du El Espectador-en. 1981 urtean frantses gobernuak «Ohorezko Legioa»z hornitzen du Komendadore graduan. Urte berean eman zuen argitara Crónica de una muerte anunciada bere orain arteko azkeneko nobela.
Heriotza iragarritako baten kronika |