Vladimir Vysotski. Aurkezpena
Annie Etxeberri

Maiatz-35, 2001
armiarma.eus, 2025

 

      Vladimir Vysotski, biziaren kantari den poeta. Maitatua eta denbora berean eztabadatua. Volodia lagunentzat, Vysotski moskutar gazteentzat, gazte edo adinekoentzat. Ez hain handia, ileak gaztain kolore, bizarrarekin gogo duelarik eta mintzo delarik —sekulan hutsean aritzeko— boz erlatsa, itoa bezala, kasik hautsia! Vysotski, errusiar munduaren artista, hiru bizitako artista, hiru karrera egin dituenak. Vysotski, Taganka Antzerki taldearen aktorea da lehendabizi, Uoubimov magizianoak animatu antzoki moskutarrarena, Taganka, errusiar Antzerki Garaikidearen abanguardian —Bouganov, Maiakovskiren obren antzokia— Vysotskiri bere xantza eman ziona, Hamleten rolean botere jarriaren kontra bere jazarketa aldarrikatzen zuena —botere horren sinbolo zelarik erridau erraldoi bat taulagainari trebeska— baita ere errege-erregina bikotearen kontra gogoraraziz alderdiko kargudun handien azentuak.. Eta Volodia da oraindik —antzerkiko bi saioen artean— Vysotski zinema aktorea. Eta azkenik -hirugarren bizia eta hirugarren karriera- Vysotski, Tagankan ez delarik jokoan ari arratsean, edo Mosfilmeko estudioek ez dutelarik baliatzen, edo han edo hor ez delarik grabaketa egiten ari, orduan ari dela xinpleki bere kantuen ematen, berak idatzi testu eta musikarekin. Moskun lantegietan edo gure Kultur Etxe idurikoen klubetan kantatzen duelarik, jendea metatzen delarik bere boz ilun eta biziko gauzek iduriz markatuekin, preseski zer diren eguneroko bizia, honen argi ilunak, adiskidetasuna, maitasuna, heriotza, gerlaren sofrikario eta izigarrikeriak, pena eta zorionak.

      Vysotski zendua den poeta da: hona hemen bere kantuetarik bi.

 

Vladimir Vysotski. Aurkezpena
Annie Etxeberri

Maiatz-35, 2001
armiarma.eus, 2025