MENDIEN UZTEA
Vladimir Vysotski

Maiatz-35, 2001
euskaratzailea: Annie Etxeberri
armiarma.eus, 2025

 

Autoz beteriko hiri girorat itzultzen gara,

eskapurik ez da.

Eta jabeturiko gailurretatik jausten gara,

gure bihotzak mendietan uzten.

 

Aterabide gabeko kalapitak utzkitzue,

hortaz segur naiz

ez dela mendi ederragorik

jabetzekoak direnak baino.

 

Nork nahi du bakarrik egon zoritxarrean?

Nork joan nahiko du, bihotzaren deia gutietsiz?

Eta jabeturiko gailurretatik berriz jausten gara.

Zer egin? Jainkoak ere mundurat jautsi dira.

 

Hainbeste ele eta itxaropen, hainbeste kantu eta iritzi

gure baitan mendiek sortzen dituztenak, gure egonarazteko.

Eta jausten gara, bata urte batentzat, bestea betikotz,

beti itzuli behar delakotz.

 

MENDIEN UZTEA
Vladimir Vysotski

Maiatz-35, 2001
euskaratzailea: Annie Etxeberri
armiarma.eus, 2025