|
Izarrak piztu eta hiltzen ziren... Izarrak piztu eta hiltzen ziren (Nondik datorkit amultsutasuna?) Eta begiak piztu eta hiltzen ziren Nire begiradan murgilduta.
Beste abestiak entzun ditut Gau goibel eta beltzean (Nondik datorkit amultsutasuna?) Burua abeslariaren bihotzean.
Nondik datorkit amultsutasuna? Eta zer egin dezaket, nerabe Maltzur, betile ezin luzeagoko Abeslari arlote?
Izarrak piztu eta hiltzen ziren... |