Gauak maite dugun hori gabe...
Marina Tsvetaieva

1917
Ihes ederra, Alberdania, 2009
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2026

 

Gauak maite dugun hori gabe - eta gauak

Maite ez dugun horrekin, eta buru gaineko

Izar handiak sutan eta eskuak luzatzen dira

Harengana —

Ez denarengana - behin ere izango ez denarengana,

Ezin izan den harengana — eta mereziko lukeen horrek...

Eta heroiari negar egiten dion haurra

Eta haurrari negar egiten dion heroia,

Eta harrizko mendi handiak

Merezi duenaren bularrean — azpian ...

Badakit zer zen izandako guztia, izango dena,

Ezagutzen dut misterio entzungorra

Zeina gizakien hizkuntza gezurti

Eta beltzean - deitzen dugun bizitza.

 

Nondik datorkit amultsutasuna?

Beste aho batzuk laztandu ditut

Eta zure ezpainak baina ilunagoak

Ezagutu.

 

Gauak maite dugun hori gabe...
Marina Tsvetaieva

1917
Ihes ederra, Alberdania, 2009
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2026