HIRIKO MUSIKARIAK
Timo Berger

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

 

Beti pizten didate samurtasuna

musikariek

 

miserableetan miserableenak izanda ere.

Beren rastekin eta eskuz ehundutako

 

eskumuturrekin. Lurpeko igarobidean

daudenean

 

oboearekin eta tonu

zorrotz eta zolian

 

jotzen Alaitasunari Oda

edota Highway to Hell

 

birimbaoarekin

hiriko ateen aurrean

 

edo mandolina belaun gainean

gerrako memorial baten azpian

 

Katy Perryren kanta baten

bertsio gitanoa.

 

Musikariek beti

pizten didate samurtasuna

 

ez da beharrezkoa etzanda egotea

kontrabaxuaren azpian

 

edota hegalei eragiten fagotak zanpatuta

Kafkaren labezomorroa bezala

 

aski da hanpatzen ari den

lepoa, orban horia  

 

biolinak min ematen duen tokian

edo tronpeta nahiz tronboia

 

puztearen puztez handitutako

apo-masaila horiek.

 

Zuok, musikariok, animatu egiten nauzue,

pausoaren martxan

 

kapelaren atzean eta zubietan

ez duzue apenas kobratzen

 

erritmoari eusteko

xahutzen duzuena

 

HIRIKO MUSIKARIAK
Timo Berger

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019