#NextMarket
Timo Berger

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

Merkatua ez balitz bezala bat-batean

alegoria bat balio aldakorrentzat

bururik gabeko esku batek mugitua

 

merkatua orain balitz bezala

sofa bat Panaman edo musika areto bat

dekoratuaren parte dena den

 

merkatua balitz bezala atseden

toki bat, bergaitze zentro bat

harlauza antzuduna

 

merkatua balitz bezala  

irteteko estilo berria

topagune bat

 

balitz bezala

gauza erosiezinen zerrenda bat

etorkizuneko espazio bat edo aldaketa klimatikoa

 

merkatua behingoz merkataririk gabe

pentsagarria

balitz bezala...

 

    eta ni korrika noa merkatuan

odolez lohitutako amantala jantzita

behazun-hodientzako ordezko pieza baten bila

 

    erosleen beheko ezpainen ilara

merkatuaren zalaparta, liztorrak, arratoiak

beleak, txarkeriaren

 

    zaintzaileen hirutasun santua, bazterrean

norbait oraindik ere Merk-sismoan sinisten duena

memoriaren

 

    orrialde horixkak irakurtzen, memoria labur gertatzen da

uhin luzeak desmuntatzen dituelako

ziklo bizkorretan

 

    planeta honetako lekuren batean

beti izango da merkatua eta merkatuaren nagusia

esleitzen postuak, slotak, web guneak

 

    aukerak eta deribatuak

etorkizunerako, zeinaren irudia zintzilik dagoen

gure gainean

 

    txapa ondulatuzko ispilu

San Joseko Merkatu Zentralean

koma Costa Rica

 

 

#NextMarket
Timo Berger

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019