MAGDALENA DEL MAR
Timo Berger

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

Hor poema bat idatzi

eta bidean galdu nuen.

 

Komentua igarota

poliziaren kuartela  

 

plazatxoa estatua

narras horrekin, bertako

gobernadore baten iraupen-gosearen

fruitu. Nire poema

 

faktura baten ifrentzuan

idatzia kostako brisara gaziak

 

eraman zuen

Magdalena del Mar auzoan.

 

Bikote bati buruzkoa zen

motoan zihoan polizia bati buruz

 

zehatz esateko frenatu egiten zuena

Ozeano Barera doan aldapan

 

eta hasieran erasoa

zirudiena –polizia bat

 

neska gonalabur

baten ondoan geratzen– nobela

 

bilakatu zen musu

konfiatuaren bitartez. Oratuta

 

poliziaren bizkarrari igo ziren,

u formako buelta egin eta gero.

 

Gogoan daukat jatorrizko

idazkian aipatu egiten nuela

 

agenteak ilusioz beterik

jotzen zuela klaxona.



 

MAGDALENA DEL MAR
Timo Berger

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019