|
ZIZAREAK ZERUKO ATARIAN Hobitik bertatik, hemen dakargu Badroulbadour, gure sabeletan, gu haren guda-gurdi lanetan. Hona begi bat. Eta hor dira, banan-banan, begi horren betileak eta zuria haren betazala. Hemen betazal horri eusten zion masaila, eta, hatzez hatz, horra hor, eskua, masail horren jeinua. Hona ezpainak, gorputzak eta oinek osatutako fardela. ... Hobitik bertatik, hemen dakargu Badroulbadour.
ZIZAREAK ZERUKO ATARIAN |