Scott Fitzgerald
sarrera laburra

 

     Scott Fitzgerald-en azken kontakizunetako bat da Hamarraldi galdua, hil baino urtebete lehenago idatzia (1939). Esquire aldizkarian argitaratu zuen, garai hartako lan gehienak bezala. Elipsiz betetako istorio bat da, esan gabekoak esandakoak baino gehiago baitira. Kontakizuna ezinbestez autobiografikoa da; Scott Fitzgeralden esaldi hau, esaterako, kontakizuneko pertsonaia nagusiarena ere izan zitekeen: “Urte luzez mozkorrik egon nintzen, eta gero hil egin nintzen”.

     Garazi Arrula eta Iñigo Roque itzultzaileak Scott Fitzgeralden kontakizun laburren bilduma bat prestatzen ari dira Elkar argitaletxearentzat.

 

     Scott Fitzgeralden zenbait liburu:

        Tales of the Jazz Age, 1922, ipuinak

        The Beautiful and Damned, 1922, nobela

        The Great Gatsby, 1925, nobela

        All the Sad Young Men, 1926, ipuinak

        Tender Is the Night, 1934, nobela

        The Love of the Last Tycoon, 1941, nobela

        Babylon Revisited and Other Stories, 1960, ipuinak

        The Pat Hobby Stories, 1962, ipuinak

 

Scott Fitzgerald
sarrera laburra