HAUTS ARTEAN, ETA URDURI
Pita Amor

Me envuelve el polvo, y me inquieta
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Hauts artean, eta urduri.

Zergatik ote dator hain urrundik?

Eta nola ote ditu puskaila zaharrez

iragan munduak lotzen?

 

Hautsak ez dauka helbururik,

hasierarik ere ez duke izan,

badakit beti eduki duela

bere betierekotasun artegan

dena eta izandakoa

ernarazten duen indar ezkutua.

 

HAUTS ARTEAN, ETA URDURI
Pita Amor

Me envuelve el polvo, y me inquieta
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018