NEURE BEGIOK BIHURTZEN ARI DIRA
Pita Amor

Mis ojos se están volviendo
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Nire begiok bihurtzen ari dira

hauts iluneko leizezulo

betondoek ibilbide latz bat

markatzen dute, iraun egiten duena

bizi den izakiaren eta bere

berunezko indar ezkutua

inoiz ase ezineko ankerkeriaz

arrastaka daraman hauts leialaren artean.

Zergatik, hautsa ezereza baldin bada,

betierekotzen ote da nire ikusian?

 

NEURE BEGIOK BIHURTZEN ARI DIRA
Pita Amor

Mis ojos se están volviendo
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018