ERRO ZAHAR HAUTSEZTATUOK
Pita Amor

Viejas raíces empolvadas
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Erro zahar hautseztatuok ditut

gatibutasunaren gako berezia

lotua nago hautsari eta hautsaren misterioari

inoren esentzia ezezagunak daramatzat.

 

Nire poroetan daude seinale

betiereko inperio baten ebatondoak,

markatu du hautsak nigan bere errea

ahaztutako erruen biktima naiz.

 

Hauts forman dut nire burua ikusten

eta erro berriei behar diet ezusteko bat legatu

konplize koitadua naiz goragoko zer edo zeren.

 

ERRO ZAHAR HAUTSEZTATUOK
Pita Amor

Viejas raíces empolvadas
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018