ZERGATIK ASKATU OTE NINTZEN
Pita Amor

Por qué me desprendí
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Zergatik askatu ote nintzen urtua nengoen

misteriozko eta betiereko korrontetik

gorputz setatsu eta independente honen

azkenerainoko jopu izatearren?

 

Zergatik bihurtu ote nintzen izaki bizi

ilunpe itogarria goldatzen duen

laba iduriko odol hau jasateko

jakinik bere ausardia ez dela gauza?

 

Zenbat aldiz, nire materiaz gogoetan

absurdo eta zentzunbako nintzen epaitu

bakardadezko eta miseriazko fartsa

 

ahanzturaren izaki barregarri

baliorik ez duen mozorro alferrikako ferian

eta oihartzun hotsik gabeko.

 

ZERGATIK ASKATU OTE NINTZEN
Pita Amor

Por qué me desprendí
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018