NIRE AZAL LAUSOAREN BARRUAN
Pita Amor

Adentro de mi vaga superficie
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Nire azal lausoaren barruan

etenik ez duen higidura ari da,

dena berritzen duen hautsa dut

suntsika.

 

Babesten nauen azalaren eta

elikatzen dudan haragiaren barruan

bada izendatzen nauen ahots bat:

hauts tinkoa.

 

Ongi dakit ez dudala nik hautatu

gorputz setatsu baina indarge honen gauza,

errauts kate bat daramat herrestan:

betiereko hautsa.

 

Ni bezala urtealdiak dira joan

barne borroka pairatuz

hautsa haren erraiez jabetuz doa

elikatzeko...

 

Gizatasuna, hautsak egin saioa!

 

NIRE AZAL LAUSOAREN BARRUAN
Pita Amor

Adentro de mi vaga superficie
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018