|
OTSOEN KANTUA Euria eta elurra, negu Latzaren alaba bitxiak, Zeru goibeletik ekaitzean Emaro erortzen dira.
Desertuan bizi gara, Aterperik gabeko lekuan, Ez da sasipe bat ere Gu babesteko.
Larrua hotzez ikaran, Barrua gosez, Zein krudelak diren Gure bi borrerook.
Eta hirugarren borreroa, Geure harma kargatuak. Sarritan gure odolak Elur zuria gorriz tindatu du.
Goseak gaude, eta hotzak, Eta saihetsa zauriturik. Miseria guzia geurea da, Halaere geurea da askatasuna.
OTSOEN KANTUA |