|
ZAKURREN KANTUA Euria eta elurra, negu Latzaren alaba bitxiak, Zeru goibeletik ekaitzean Emaro erortzen dira.
Eta zer axola guri? Sukalde epeleko xokoa da Gure jaun errukitsuak Ezarri digun lekua.
Janari faltarik ez dugu, Ugazaba aseko denean Berak utzitako hondarrak Geuretzat izanen dira.
Batzuetan, egia da, Kolpatu egiten gaituela. Baina, mingarria den arren, Zakurrak laster biltzen ditu bere hezurrak.
Eta haserrea iragan delarik Ugazabak deitu eta guk, Bere agindura, zoriontsu Mihizkatzen ditugu bere oinak.
ZAKURREN KANTUA |