EUROPA BERRIZ ERE ISILIK DAGO
Sandor Petofi

Europa csendes, ujra csendes, 1849
Hezurrezko xirulak, Elkar, 1991
euskaratzailea: Joseb Sarrionandia
armiarma.eus, 2026

 

Europa berriz ere isilik dago,

Erreboltak apaldu ziren...

Zer lotsagarria den lasaitasun horretan

Herrien esklabotasuna!

 

Hungariar herria bakarrik utzi dute

Beste herriek, kobardeok,

Lepoan katea daramatenok.

Hungariarra besterik ez da armatzen.

 

Horregatik etsiko dugu orain,

Horregatik tristatuko gara?

Alderantziz, oi gure aberria, horrexek

Emanen digu arnasa berria.

 

Bakardadeak altxatuko du gure gogoa,

Kriseiluaren argia garelako,

Besteak bakean lo daudelarik

Ilunbeak desegiten dituen argia!

 

Gure argia gau beltz infinitoaren

Erdian erreko ez balitz

Munduan bizitzarik gehiago ez dagoela

Pentsatuko lukete zeruan.

 

Begira egiguzu, askatasuna, ezagutu egizu

Zeure herria: besteak ez dira ausartzen

Ezta ere malkorik isurtzen,

Guk geure odola emanen dizugu.

 

Zer egin behar dugu zure alde,

Askatasuna, egiten ez dugunik?

Infidelitate aro hauetan

Geu izan gara zeure azken aldekoak.

 

EUROPA BERRIZ ERE ISILIK DAGO
Sandor Petofi

Europa csendes, ujra csendes, 1849
Hezurrezko xirulak, Elkar, 1991
euskaratzailea: Joseb Sarrionandia
armiarma.eus, 2026