POEMA MOTZEGIA
Cosmin Perta

Poem mult pres scurt
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Eta orain dekapitazioaren gainean hausnartzen dut,

edozeini gerta dakiokeen zerbait,

errealitateren batean.

 

Bere ebano iletik gertu, Sulamita, bere izterretatik gertu,

nasai zabalduko da lili urik gazte umelena

eta eztiak, Sulamita, hemendik aurrera eztiak

erresumaren kaleak jariatuko ditu.

 

POEMA MOTZEGIA
Cosmin Perta

Poem mult pres scurt
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015