KONPARTITU NAHI DUDANA
Alvin Pang

What I want to share
euskaratzailea:Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Arnasa hau, gu bion arteko hats trukea

zure bularretara botarazi ninduena

eta uko egin ezin diodana. Horrela dastatzen zaitut

bizirik egonez bakarrik.

 

Irrika honek, haragiaren erakarpenak

haragiaren gainean gure arimaren

biluztasuna estaltzen du. Jasan dugu distantzia.

Itsasoak desafioka ditugu elkar harrapatzeko.

 

Hemen duzu, desira eta amorruarekin

mailatu dezakezun azal hau. Eta hona

nire eskuak, bere arrakala eta pitzadurekin

gutako inor aldatu ezin duen bizitza bat azaltzen.

 

Atzamar hauek, ukitu dituzten gauzak.

Utzi hauetako gauza bati zu izaten.

Utzidazu zure izena itzultzen

gehien ahaztu duen horri.

 

KONPARTITU NAHI DUDANA
Alvin Pang

What I want to share
euskaratzailea:Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015