BASATIAK HELDU ZIRENEKOA
Alvin Pang

When the barbarians arrive
euskaratzailea:Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

bistaratu hildakoak baina ez negar larregi egin.

 

samurkeria leun bat onargarria da, malenkonia eskatzen denean baino ez.

 

erraustu: lurra kontserbatu, sekreturik ez izanaz penatu, prestatu hautsak hil-ganberak dituztenentzat.

 

ezkutatu zure altzari onenak. eraitsi monumentuak, lehendabizi kendu beharrekoak eskuekin garaipenaren seinalea egiten dutenak dira, eta orduan beste edozer lehoiekin.

 

hobe da galera onartzea, ez dadin sekreturik izan oinarrian.

 

analfabetismoa aldarrikatu.

 

zenbakiekin onak diren agindupekoak izan, erregimenen artean beraien alde erratu.

 

errezibo guztiak bistatik kanpora gorde, egokia den bezain laster, beraien legeak besarkatu eta uko egin kreditu guztiei.

 

historiagile guztiak nahastarazi, ketupat eta otak-entzako okerreko errezetak errefusatu.

 

sustraien hizkuntza errebindikatu, zuhaitzen jatorria. chikua loratzen denean, esan ezkia dela ezkia denean, esan ginkoa dela.

 

laxanteak gomendatu amodio edabe moduan. erresuminen iraganari mina egotzi. iragarpenetan interes igoera bat

 

izango da, ez esan nola amaituko den, ez noiz. garapena, nahiz eta zaila izan, beti eman behar da.

 

Inola ere ez onartu zure herri ipuinen garrantzia.

 

inoiz ez eztabaidatu iluntasunean, beraien begien zuria ikusten ez baduzu. jainkoaz hitz egiten dutenean,

 

burua makurtu errukia, lotsa irribarre edo arduragabekeriari.

 

seme-alabak aspaldi hildako arbasoak bezala jantzi, ezkondu zure alabak beraiekin.

 

horrela hileta berdinetan hartuko duzue parte.

 

BASATIAK HELDU ZIRENEKOA
Alvin Pang

When the barbarians arrive
euskaratzailea:Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015