HEMENTXE GERATUKO GARA Ez duzue zuen larderiaz Gure ideiaren dirdira amatatuko. Ez gaituzue hartu dugun bidetik apartatuko.
Ezinezko gauza gara zuentzat. Ledd, Ramla, Galilean. Hementxe geratuko gara Zuen bularren gainean Harresia legez, Hementxe, zuen eztarrian Kristal zati legez, Hementxe, zuen begietan Suzko ekaitz legez. Hementxe geratuko gara Zuen bular gainean Harresia legez, Tabernetan harrikoa egiten, Jaunei kopak zerbitzen, Sukalde beltzetako zola garbitzen, Seme alabentzako mokadua
Hementxe geratuko gara Zuen bular gainean Harresia legez. Gose, biluzik, Zutik. Bertsoak kantatzen. Kale ernegatuak manifestazioz betetzen. Kartzelak duintasunez betetzen. Haur belaunaldi amorratuak eginen ditugu behin eta berriro.
HEMENTXE GERATUKO GARA |