NEGUKO ILARGIA
Mahmud Darwish

Hezurrezko xirulak, Elkar 1991
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
armiarma.eus, 2025

 

Zure gorpu martiria hartu eta

Gatz edo sufretan urtuko dut.

Gero tea edo kamomila

Edo poesia txarraren merkatuko

Poema bat bailitzan

Irentsiko dut,

Eta poetei esanen diet:

Oi, gure nazio loriatsuko poetak,

Ni naiz ilargiaren hiltzailea,

Zuek bere esklaboak baitzineten.

 

NEGUKO ILARGIA
Mahmud Darwish

Hezurrezko xirulak, Elkar 1991
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
armiarma.eus, 2025