ARROTZA Ez egidazue begirik kendu, Arrotza naiz Aberri baten bila, Ene bihotza apurtu egin da Elur, odol eta Ihintzagarraren mendietan. Haurrekin ibili nintzen, Abandonatu nauten arte. Elur, odol eta Ihintzagarraren gauean Ene atauteko oholak jarri zituzten Ene bizkarrean.
Ez nazazue akaba, Arrotza naiz Aberri baten bila. Zein da gure herriaren errua Gaur horrela bizitzeko Lur hondatu honen gainean. Zein da xoriñoaren errua Oihan batetik bestera uxa dezaten. Zein da ene bihotzaren errua Bere gainera hainbeste oinaze Hainbeste suntsidura bota dezaten.
ARROTZA |