NEGROTASUNAREN HIZTEGIA
Mongo Beti

Dictionnaire de la Negritude
Mongo Beti / Odile Tobner, 1989
euskaratzailea: Koldo izagirre
armiarma.eus, 2016

 

FOLKLORE

 

      Folklorea, herriak berak sortu eta beretzat iraunarazitako kultur adierazpenen multzoa da. Hamarretik bederatzi, folklore bezala ematen zaiguna ez da definizio horretan sartzen, eta aitzakia eta mistifikazio baino ez da. Irizpidea, bizitzarena eta askatasunarena da. Isilarazten ahal da herri bat hildako folklorearen bitartez, eta liberatzen ahal da folklore bizi batez. Beste irizpidea erakuskeriarena da. Folklore bizia apur bat sekretua eta konfidentziala den bezala, bizitzearren ikusgarri emateko premiarik ez daukan bezala, ikusgarritasunak salatzen du folklore parodiakoa, bere buruaren karikaturan ihartua. Biko bokazio honetan, eredu ederra ditugu folklore beltzak. Mundura nahi duen herri kulturaren alderdirik aberatsena dira batetik, eta bestetik segregazioaren tresnak dira arrazakeriaren helburutan konplazentziaz hedatuak diren irudi atzerakoi arkaikozaleen betikotzez.

 

NEGROTASUNAREN HIZTEGIA
Mongo Beti

Dictionnaire de la Negritude
Mongo Beti / Odile Tobner, 1989
euskaratzailea: Koldo izagirre
armiarma.eus, 2016