LAZARO, LO ZAUDE?
Henri Michaux

Lazare, tu dors?
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2018

 

Zain Gerla

Lur

Lerro

Arraza

Errauskin

Burdin

Lekaio

Kokarda

Haize

Haize

Haize

Aire hatz, itsas, faltsu

Muga, nahasten diren miseria

Nahasten gaituztenak

Ginbelaren azpian, mespretxuaren azpian,

Atzoaren azpian, eroritako tailuaren hondarren azpian

“Veto” panel erraldoien azpian

Ongarrian preso

Biharraren azpian errainak hautsiak

Biharraren azpian

Milioi eta milioika bizidun alta

Badoaz herioan sartuz

Beraiena den oihu bakar bat gabe

Milioi eta milioika

Termometroa izozten da zango baten antzera

Baina muturreko samineko ahots bat…

Eta iparreko milioi eta milioika manatu

Hegora doaz herioan sartuz.

 

Lazaro, lo zaude? Errazu?

 

Hiltzen dira, Lazaro

Hiltzen dira

Eta hil mihiserik ez

Marta eta Mariarik ez

Askotan hilotzik ere ez

Ostra zuritzen doan eroak irri dagien moduan

Oihu egiten dut

Oihu egiten dut

Oihu egiten dut zozoki zugana

Ea zerbait ikasi duzun

Zure aldia da, orain

Zure aldia da, Lazaro!

 

LAZARO, LO ZAUDE?
Henri Michaux

Lazare, tu dors?
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2018