ERAMAN NAZAZUE
Henri Michaux

Emportez-moi
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2018

 

Eraman nazazue karabela batean,

Karabela ezti eta zahar batean,

Branka batean, edo nahi bada, hagunean,

Eta galdu nazazue, urrun, urrun.

 

Beste garai bateko uztaietan.

Elurraren balus engainagarrian.

Bilduriko zakur zenbaiten hatsean.

Hosto hilen multzo akituan.

 

Eraman nazazue hautsi gabe, musuetan,

Hats hartzen eta altxatzen diren papoetan,

Ahurren tapizean eta haien irrian,

Hezur luze eta junten korridoreetan.

 

Eraman nazazue, edo ehortzi nazazue.

 

ERAMAN NAZAZUE
Henri Michaux

Emportez-moi
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2018