GONG BAT NAIZ
Henri Michaux

Je suis gong
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2018

 

Arrautza bat bada nire haserrearen kantan,

Eta arraultza horretan daude nire ama, nire aita

Eta nire haurrak,

Eta oro horretan poza eta tristezia daude nahas

Eta bizitza.

 

Sokorritu nauzuen galerna handi,

Buru egin didazun eguzki eder,

Gorrotoa nigan dago, indartsua eta aspaldikoa,

Eta edertasunarentzat ikusiko dugu gero.

Egia erran, xaflaz baino ez naiz gogorra bihurtu;

Balekite funtsean zein malgua naizen.

 

Gong bat naiz eta uata eta kanta elurtsu,

Diot eta horretaz ziur nago.

 

GONG BAT NAIZ
Henri Michaux

Je suis gong
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2018