BAZTERTUA
Claude McKay

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2018

 

Gorputzak lotuta daukan nire izpiritua

dago gurasoen sorterri lausoaren minetan.

Igarri, baina aditu bako hitzak ezpainetan;

arimak oihan kanta ahaztuak lituzke kantuan.

Bake eta iluntasunera bueltan nindoake,

baina mendebalde handiak nauka soldatapean,

eta jainko arrotzak omentzen segi artean

beharbada edukiko nau guztiz askatu gabe.

Nire baitako zerbait betirako galdu da,

funtsezko zerbait desagertu zait bihotzetik,

eta mamu baten pare ibiliko naiz beti,

lurraren seme-alaben artean, apartatuta.

 

Jaio nintzelako, nire berezko klimatik at,

gizon zuriaren beldur, denboratik at.

 

BAZTERTUA
Claude McKay

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2018