LINTXAMENDUA
Claude McKay

The Lynching
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2018

 

Zerura igo zen bere arima ketan.

Bere aitak, min klaserik latzenean,

erraiez egin zuen enkantea,

bekatua oraindik barkatu gabetan.

Izar argi bat eskegita gau'en

(Patuaren latigo basatian

gidari zuen bakarra agian)

errukiz, kulunkari errea'n gaine'n.

Argitzean, jendetza bildu zen han

gorpu iharra ikustera dilindan:

begiradetan tristurarik gabe

andre zilar begi urdinak taldetan;

 

eta mutilak, bihar lintxazale,

bozkario ankerrez dantza jostetan.

 

LINTXAMENDUA
Claude McKay

The Lynching
euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2018