1919KO ABENDUA Bart zure ahotsa entzun nuen, ama, zure altzora hurbiltzean abesten zenidana abesten ume moko nintzenean.
Bihotzean malkoak erne, ama, eta horma gainditu zuten, baina nahiz eta eztarriraino heldu, ez zen tantarik erortzen.
Badi'a ia hamar urte hil zinela, ama, oinaze hutsezko hamar urte, eta nik soilik nahi nuke negar egin berriz ere.
1919KO ABENDUA |