MEYERS DOKTOREA
Edgar Lee Masters

Spoon River Anthology, 1915
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2018

 

Hill, mediku zaharra salbu,

ez dago inor herri honetako

bizilagunen alde nik baino gehiago egin duenik.

Dirubako erkin, hebaindu eta burubako guztiak

artatzen nituen.

Meyers doktore adeitsu eta onbera nintzen.

Osasuntsua nintzen, zoriontsua, diruduna,

emazte ona nuen, seme-alaba helduak, denak esposaturik eta

lanean arrakastadunak.

Baina behinola, gau batean, Minerva poeta etorri zitzaidan,

negar batean, bere arazoa konpon niezaiola eskatzera.

Laguntzen ahalegindu nintzen arren, hil egin zen.

Salatu egin ninduten, egunkariek nire izen ona zikindu zuten

eta nire emaztea hil egin zen bihotza guztiz hondaturik.

Eta ni biriketako min batek kalitu ninduen.

 

MEYERS DOKTOREA
Edgar Lee Masters

Spoon River Anthology, 1915
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2018