CASSIUS HUEFFER
Edgar Lee Masters

Spoon River Anthology, 1915
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2018

 

Hitzok zizelkatu dizkidate hilarrian:

“Baketsua izan zuen bizimodua eta

elementuak hain ondo uztarturik zituen bere baitan ze

natura bera, zutundu eta mundu osoari esan baitziezaiokeen:

hau bai hau gizona”.

Ezagutu nindutenek barre dagite

erretorika huts hau irakurtzean.

Nire hilarriak honela behar zuen:

“Bizitzak ez zuen samur hartu eta

elementuak hain ondo uztarturik zituen bere baitan ze

bizitzari gudurako erronka egin

eta hilik suertatu baitzen”.

Bizian, ezin izan nien txutxumutxuei aurre egin,

Hilda, ergel batek zizelkatutako hilartitz batean natza.

 

CASSIUS HUEFFER
Edgar Lee Masters

Spoon River Anthology, 1915
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2018