ROBERT FULTON TANNER
Edgar Lee Masters

Spoon River Anthology, 1915
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2018

 

Aileza gizonak atzitzen eta suntsitzen duen

esku erraldoiari haginka egin

behinola, gure burdindegian patentatu berri nuen tranparen

nondik norakoak azaltzen ari nintzela arratoi hark haginka egin zidan eran.

Ostera, gizonak ezin du munstro ankerra den Bizitzarekiko mendekurik hartu.

Gelan sartu —alegia, jaio eta gero bizi egin behar— arima garatzeko.

Aikor erregutzen ari zinen ehizakia:

emaztetzat hartzeko andra aberatsa

ospea,goi-maila edo boterea munduan.

Lan asko dago egiteke, lorpen ugari erdiesteko.

Bai, noski! Amua babesten duten burdin-hariak.

Azkenik, barrura sartzea lortu duzu —urratsa entzun duzu.

Munstroa, Bizitza, gelan sartu da

(zain zegoen malgukiaren hotsa entzun duenean)

gazta itzel hori zelan marraskatzen duzun ikustera

eta begi suharrez begirada zureetan iltzatzera,

eta bekokia ilundurik irri egitera, eta trufatzera eta birao egitera

zu haren tranpan tirrin-tarran zabizela

zure miseriak asperrarazten duen arte.

 

ROBERT FULTON TANNER
Edgar Lee Masters

Spoon River Anthology, 1915
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2018