HOD PUTT
Edgar Lee Masters

Spoon River Anthology, 1915
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2018

 

Berton natza

indiarren trafikoan aberastuta,

bankuen porroten legeaz profitaturik

are aberatsago egin zen

Bill Piersolen ondoan.

Nekeaz eta pobreziaz nazkatuta,

Bill eta enparauak gero eta aberatsago ikusirik,

bidaiari bati lapurreta egin nion Proctor’s Grove inguruan

eta gura barik, hil egin nuen.

Ondorioz epaitu ostean urkatu egin ninduten.

Horixe izan zen nire porrota.

Orain, bankuen porrota nork bere erara ulertu genuenok

elkarren ondoan lo goxoan gautza.

 

HOD PUTT
Edgar Lee Masters

Spoon River Anthology, 1915
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2018