OILANDA (KANTUTXOA)
Lluis Llach

La Gallineta (Cançoneta)
euskaratzailea; Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Aski da, dio oilandak

ez dago arrautzarik,

pikutara jornala

sortzetik nauka loturik.

 

Badatorkit erruteko gogorik 

estutuko ditut barrenak

ez du izango ene arrautzarik

bere erara nahi nauenak.

 

Aski da, dio oilandak

gora gora iraultza.

 

Gari ale baten trukean

hegan egiteko nekean,

baina amaitu da jolasa

bizitzaz nahi dut goza!

Penarik ez biharko egunak,

ze libratuz gero bideak,

ez dut izanen oztoporik

auzoan topatzeko lagunik.

 

Eta enekin etzanen diren oilarrak

izanen dira oso eta suharrak,

akiturik naukate harroek,

zerbait badakite izarrek.

Gera bedi betiko garbi,

ez naizela inoiz izan arbi,

eta ez datorkit, egiten hasita,

barrenak ere daude ikasita.

 

Aski da, dio oilandak

gora gora iraultza.

 

OILANDA (KANTUTXOA)
Lluis Llach

La Gallineta (Cançoneta)
euskaratzailea; Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017