IZAN DEZAGULA ZORTEA
Lluis Llach

Que tinguem sort
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Adio badiostazu

argia nahi dut eguna, garbia,

ez dezala ezein txorik

hautsi kantuaren harmonia.

Zortea izan dezazula

eta idoro nigan izan ez duzuna.

 

"Maite zaitut" badiostazu

luza dezala eguzkiak eguna goizetik,

horrela ebasteko

denborari denbora erloju gelditik.

Zortea izan dezagula

eta idoro atzo izan ez genuena.

 

Eta hartu horrelaxe

bideak eman ahal dizun fruitua,

ibilian-ibilian

biharko baituzu idazten eskua.

Bihar, urratsaren fruitua ments delarik

ez utzi laino artean oinez egiteari.

 

Nirekin bazatoz

ez eskatu ez bide laurik

ez izarrik ez zilarrik

ez promesaz beteriko biharrik.

Zorte apur bat besterik ez

eta ibil gaitezen bizitzan luzez.

 

IZAN DEZAGULA ZORTEA
Lluis Llach

Que tinguem sort
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017