MADAM ETA BERE MADAM
Langston Hughes

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017

 

Andre bat izan nuen nagusi

eta ez zen erabat txarra —

garbitu behar niola hamabi

gelako etxea, akats bakarra.

 

Prestatu behar gosari, afari

merendu eta bazkari —

gero zaintzeko bere umea

eutsiz gero arnasari.

 

Harriko, plantxa, zein garbiketa,

txakurra ere paseatu —

gehiegizkoa egin zitzaidan

ozta-ozta ez nintzen akatu.

 

Esan nion Madam,

ezin da horrela,

irudi luke mando

nahiago nauela.

 

Zabal ahoa zuen ireki

eta esan zuen, o ez, ez!

Zuk badakizu nire Alberta

maite zaitudala zinez!

 

Esan nion Madam,

esango duzu benetan,

baina izorratuta nengoke,

maiteko bazintut bueltan!

 

MADAM ETA BERE MADAM
Langston Hughes

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017